MANIFIESTO PARA LA DEFENSA DE LAS MEDIDAS DE LA PLATAFORMA #SOSPresoakCovid19 – #SOSPresoakCovid19 PLATAFORMAREN NEURRIEN DEFENTSARAKO MANIFESTUA

Más abajo en euskera

El 22 de abril de 2020 se hizo público el manifiesto Voluntad política al servicio de la salud y la vida de las personas presas firmado por cuatro entidades de forma conjunta: Salhaketa Nafarroa, Etxerat, Altsasuko Gurasoak y Sare Herritarra bajo el lema #SOSPresoakCovid19. Desde entonces se han hecho distintas acciones para visibilizar la situación de las personas presas en estos tiempos llamados de coronavirus. El manifiesto pone en valor que en esta emergencia sanitaria es necesario poner en el centro los derechos humanos y los derechos de las personas presas, en el mismo sentido que desde el inicio de la pandemia se pronunció la Organización Mundial de la Salud (OMS) y el Comité para la Prevención de la Tortura del Consejo de Europa (CPT).

Quienes suscribimos este texto nos une el respeto a la vida y la salud de todas las personas, estén o no presas, por encima de cualquier otra disquisición y queremos manifestar públicamente nuestra adhesión al manifiesto #SOSPresoakCovid19.

Desde el inicio de la pandemia de la Covid-19 se ha evidenciado la desigual afectación de la misma según criterios sociales. Sin duda, uno de los colectivos más vulnerables son las personas presas. Por un lado, porque los establecimientos penitenciarios en su condición de centros de confinamiento y espacios en muchos casos de hacinamiento, son lugares de transmisión significativa de la Covid-19. Por otro, porque en un tiempo en el que el lema es “#quédate en casa”, cuando la casa es la cárcel, el encierro es doble, choca con derechos fundamentales de las personas presas y en definitiva el criterio del confinamiento masivo se hace tan extremadamente exigente que es incompatible no solo con un cumplimiento digno de la pena privativa de la libertad sino que puede ser un atentado a la salud de las propias personas presas.

Las prisiones, por lo dicho, son en sí mismas lugares especialmente sensibles al contagio pero también donde se ha de ser escrupuloso con la limitación de los derechos. Sin embargo, las medidas adoptadas hasta el momento por la Secretaría General de Instituciones Penitenciarias han sido limitadas prácticamente en exclusiva al aislamiento en las celdas de las personas presas durante prácticamente todo el día, suspensión de salidas, cancelación de visitas con familiares y actividades, siendo todas estas medidas no solo insuficientes para proteger la salud de las personas presas, sino que vulneran frontalmente los derechos de estas. Es por ello que sigue siendo necesario implementar decisiones por parte de la Secretaría General de Institucional Penitenciarias ya que la enfermedad ha venido para quedarse por un tiempo, pero que sean respetuosas con los derechos ya raquíticos de las personas presas y más ampliamente con los derechos humanos. Urge que se comiencen a tomar medidas reales y eficaces frente a la pandemia encaminadas a reducir la población penitenciaria, a buscar alternativas a las penas privativas de libertad y a la excarcelación directa de personas con condenas cortas o con perfiles que se suelen denominar de bajo riesgo y a aquellas especialmente vulnerables al virus (personas de más de 65 años, previamente enfermas, mujeres embarazadas, madres con hijos e hijas en prisión…) como así solicita el manifiesto de #SOSPresoakCovid19 y recomiendan las máximas autoridades sanitarias y de derechos humanos de Europa. Además, en el caso concreto de Navarra, también se comparte la necesidad de que todas las personas presas cumplan su condena en el lugar de arraigo, tal y como indica la Ley Orgánica General Penitenciaria, siendo especialmente urgente su traslado a Navarra en esta crisis sanitaria.

Por último, mirando al futuro, se apela a que esta nueva situación de pandemia y confinamiento masivo de la población permita pensar nuevas formar de acercarse a la penalidad y a la política penitenciaria anteponiendo la salud, la vida y la dignidad a cualquier otra circunstancia.

Firman este artículo

  • Paz Francés Lecumberri (Profesora de Derecho penal de la Universidad Pública de Navarra), 
  • Mikel Armendariaz Barrenechea (Abogado y ex coordinador del Servicio de Orientación Jurídico Penitenciaria del Colegio de Abogados de Pamplona en la cárcel de Pamplona), 
  • Jone Galarza Larraioz (Trabajadora de Justicia), 
  • Fernando Armendariz Arbizu (Activista por los derechos humanos), 
  • Izaskun Garzaron Zudaire (Trabajadora del Gobierno de Navarra), 
  • Enrique Villareal “El Drogas” (Músico), 
  • Patricia Amigot Leache (Profesora de Trabajo Social de la Universidad Pública de Navarra), 
  • Mikel Urra Nuin (Médico del Complejo Hospitalario de Navarra), 
  • Oinatz Bengoetxea Berasategi (Pelotari profesional), 
  • Hedoi Etxarte Moreno (Escritor).

******************************************************************************

2020ko apirilaren 22an plazaratu zen Borondate politikoa presoen osasunaren eta bizitzaren zerbitzuan izeneko manifestua, #SOSpresoakcovid19 goiburukoa, lau entitatek elkar hartuta sinatu zutena: Salhaketa Nafarroa, Etxerat, Altsasuko Gurasoak eta Sare Herritarra. Ordutik hona ekimen batzuk egin dira presoek koronabirus garai hauetan bizi duten egoera ikusgai jartzeko. Agiriak nabarmentzen duenez, osasun larrialdi honetan lehentasuna eman behar zaie presoen giza eskubideei eta eskubide orokorrei, pandemiaren hasieratik Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta Europako Kontseiluaren Torturaren Prebentziorako Batzordeak adierazi zutenaren ildotik.

Testu hau izenpetzen dugun guztion iritziz pertsona ororen bizitza eta osasuna errespetatu beharra dago, preso egon zein ez, eta hori beste edozein gairen gainetik jarri; horregatik adierazi nahi dugu publikoki gure atxikimendua #SOSPresoakCovid19 agiriari. Covid-19aren pandemiaren hasieratik, irizpide sozialek eragin desberdinak ekarri dituzte. Dudarik gabe, presoak dira kolektibo ahulenetako bat egoera honetan. Alde batetik, espetxeak Covid-19aren kutsapen nabarmeneko zentroak dira, konfinamendu zentroak direlako, eta, kasu askotan, preso gehiegi daudelako haietako gehienetan; bestetik, mezu nagusia #nietxeangeratukonaiz den garai honetan, itxialdia bikoitza da etxe hori kartzela denean, presoen oinarrizko eskubideen kontrakoa da eta, finean, konfinamendu masiboaren irizpidea hain exigentea bihurtzen da ezen bateraezina baita askatasuna kentzen duen zigor bat betetzearekin eta, are gehiago, presoen beraien osasunaren aurkakoa ere izan daiteke.

Esandako guztiagatik, kartzelak toki kalteberak dira kutsapenari begira, eta, horrez gain, kontu handiz ibili behar da bertan eskubideak mugatzeari dagokionez. Halere, orain arte Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak hartu dituen neurriak horretara bideratu dira gehienbat: presoak ziegetan bakartzea ia egun osoan, irteerak etetea, familiakoen bisitak eta jarduerak bertan behera uztea…; neurri horiek, presoen osasuna babesteko nahikoak ez izatez gain, haien eskubideak urratzen dituzte zeharo. Horrexegatik, beharrezkoa da oraindik Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak erabakiak hartu eta abian jartzea, gaixotasuna bolada baterako gure artean izango dugula kontuan hartuta, baina betiere presoen eskubideak -dagoeneko hain murriztuak- errespetatuko dituzten neurriak ezartzeko, edo, zentzu zabalagoan ulertuta, giza eskubideak errespetatuko dituztenak. Urgentea da pandemiari aurre egiteko egiazko neurri erreal eta eraginkorrak ezartzen hastea, helburu hauekin: espetxeetako bizilagunen kopurua murriztu, askatasuna kentzeko zigorrei alternatibak bilatu eta zuzenean kartzelatik atera zigor laburrak dituzten presoak edo arrisku txikiko profilak dituztenak, bai eta birusaren aurrean bereziki

zaurgarriak direnak ere (65 urtez gorakoak, gaixorik daudenak, haurdun dauden emakumeak eta kartzelan beraiekin seme-alabak dituztenak…), hau da, #SOSpresoakcovid19 agirian eskatzen denarekin eta Europako osasunaren eta giza eskubideen arloko goi-agintarien gomendioekin bat datozen neurriak. Horrez gain, Nafarroaren kasuan, zehazki, bat gatoz eskatzearekin preso dauden guztiek zigorra erroturik dauden tokian bete dezatela, halaxe baitago ezarrita Espetxeei buruzko Lege Organiko Orokorrean, eta, horretarako, urgentea da horiek Nafarroara ekartzea osasun krisi honetan.

Amaitzeko, etorkizunari begiratuz, dei egiten dugu pandemia egoera berri hau eta populazioaren konfinamendu masiboa aukera bat izan daitezen gogoeta egiteko zigor sistemarako eta espetxe politikarako bide berriez, guztiaren gainetik osasuna, bizitza eta duintasuna jarriko dituzten ereduen bila.

Iritzi artikuloa sinatzen dutenak:

  • Paz Francés Lecumberri (Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Penaleko irakaslea),
  •  Mikel Armendariaz Barrenechea (Abokatua eta Iruñeko Abokatuen Elkargoko Espetxeetako Orientabide Juridikoaren Zerbitzuko koordinatzailea izandakoa Iruñeko espetxean), 
  • Jone Galarza Larraioz (Justiziako langilea), 
  • Fernando Armendariz Arbizu (Giza eskubideen aldeko ekintzailea), 
  • Izaskun Garzaron Zudaire (Nafarroako Gobernuko langilea),
  • Enrique Villareal “El Drogas” (Musikaria),
  • Patricia Amigot Leache (Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko irakaslea), 
  • Mikel Urra Nuin (Nafarroako Ospitaleguneko medikua),
  • Oinatz Bengoetxea Berasategi (Pilotari profesionala),
  • Hedoi Etxarte Moreno (Idazlea).

 

Acerca de Salhaketa Nafarroa

SALHAKETA Nafarroa es una asociación anti carcelaria y anti punitivista. Se constituyó en 1988 y desde entonces ha trabajado por la defensa de los derechos de las personas presas y sus familiares. Con este objetivo se han buscando medidas alternativas a prisión, se trata de fomentar la concienciación social de lo que supone la realidad penitenciaria en Navarra y se han creado y fomentado tanto procesos como programas de inclusión social para personas presas navarras, con arraigo en Navarra o que se encuentran cumpliendo condena en la cárcel de Pamplona.
Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.